Hasiera

  Harremanetan jartzeko

Informazio baliogarria:


Herri interesgarriak


Eskuragarri ditugu:


Ingurunea

BTT
BTT Zentroa Debabarrenan

BTT Euskadi Zentro hau Gipuzkoa eta Bizkaia artean kokatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik (Gasteiz, Bilbao eta Donostia) ordu erdi baino apur bat gehiagora. Harrera gunea Mintxeta Kirol Gunean dago, Elgoibarren. Mintxetako Harrera gunean, bizikletak alokairuan eskaintzeaz gainera, garbitzeko gunea eta dutxak, igerilekuak, askaltegia, atletismo pista eta gimnasioa daude, besteren artean.

Harrera puntuan, ibilbideen eta BTT praktikaren inguruko zerbitzuen (bizikleten alokairua, aldagelak, parking-a) informazioa eskainiko da. Ibilbideetan barrena, Informazio Pertsonalizatua eskeiniko duten 7 puntu ere egongo dira (Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak ...). Bestalde, sareko hainbat toki estrategikotan informazio estatikoko 13 puntu ezarriko dira.

centro btt debabarrena

Eskualdeko ezaugarri nagusia paisaian kostaldeko urdinak eta barnealdeko mendietako berde biziak sortzen duten kontrastea da baina, aldi berean, bat egiten dute, bisitarien artean benetako harridura eraginez. Eskualdeko kostaldean hondartza, kala eta itsaslabarren segida da eta mundu mailan interesgarrienen artean kokatzen diren egitura geologikoak (flysch) daude eta bisitariak horietara gerturatu ahal izango dira proposatzen ditugun ibilbideen bitartez.

Mintxetako Harrera Puntua
Mintxeta Udal Kirol Instalazioa
(Elgoibarko Udal Kirol Patronatua)
Azkue Auzoa z/g. / Barrio Azkue s/n
Elgoibar - GIPUZKOA
Telefono-zenbakia: 943747356
E-maila: debabarrena@euskadibttzentroak.com.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 10:00-21:00
Larunbatak: 10:00-13:00, 15:00-19:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00 - 14:00

Ibildide desberdinen informazioa:

Goikolatik Mintxetako Btt zentrora nola joan:


Mapa handitu

Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com


Informazio baliogarria:


Herri interesgarriak


Eskuragarri ditugu: