Hasiera

  Harremanetan jartzeko

Informazio baliogarria:


Herri interesgarriak


Eskuragarri ditugu:


Ingurunea

Lasturko bailara

Lasturko bailara

Euskal kostaldeko Geoparkearen erdi-erdian gaude.

Bisitatu LASTURKO plaza, ermita ederra, tokiko gastronomia duen jatetxea, bolatokia, zezenkoen ateratzea eta zaharberritutako 2 ARTO ERROTA.

Itziarko eliza (Gipuzkoako erromanikorik zaharrena duen santutegia). Era berean, elizaren ondoan Jorge Oteiza eskultorearen "Amatasuna" obra ikus dezakegu.

Izarraitzeko mendigunea. Xendazaletasuna.

Espeleologia egiteko leize ugari. Parapentea egiteko muinoak.

EKAINGO leizea, labar-pinturen aztarnategi garrantzitsua. "Kuaternarioko artearen garaiko zaldi multzo perfektuena". Ondoan, denon gozamenerako Ekainberri erreplika dugu.

Hondartza zoragarriak 10 minutura, Deban, Zumaian eta Mutrikun.

Sakonetako basa-hondartza

Sakonetako basa-hondartza

Marearteko zabalgunea eta FLYSCH fenomenoa, zuzenean itsasoratzen diren itsaslabar zorabiagarri eta ikusgarriak, gure gozamenerako eta ikertzaileen azterketarako harrizko geruzetan idatzita begi bistan geratu den milioika urteko historiaren liburu ederra bere horretan erakusgai. Bisita gidaturako itsasontzia Zumaiatik, Debatik edo Mutrikutik irteten da.

Interpretazio geologikoko zentroak: Algorri Zumaian, Nautilus Mutrikun eta Geoparkearena Lasturko plazan.

Aparteko lekuak maite dituztenentzako, SAKONETAKO basa-hondartza.

BTT, Debabarrenako BTT zentroa Mintxetan dago (Elgoibar), 12 km-ra eta pare bat ibilbide gure baserritik igarotzen dira.

Talasoterapia zentroak Deba eta Zumaiako hondartzetan.

Zestoako bainuetxea.



Informazio baliogarria:


Herri interesgarriak


Eskuragarri ditugu: